XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IDAZTI BARRIAKAspalditxoan artuta, emen daukaguz, mai ganian, idazti barri batzuk, eurai begiratu bat egiteko be astirik ezda, euretzaz ezertxo esan barik.
Gaur be euren izenak baño asko geyago ezin esan geinke, ta urrengoan zearoago azalduko doguz, Jaungoikoak nai badau.
Jakin beye idazti egilleak eta argitaldariak, aren barri ziatzak, emongo badira, ieki bi bialtzia oituten dala; orduan bai lasterrago iragarriko litzakez, lana bananduko litzake-ta.
Aemen artu doguzan batzuen zertzeladak:
Beste otoi askoren artean gabezko Jaun-gurtzalliak egin oi dabezenak dakaz.
Gipuzkeraz dago, baña Bizkayeraz be norbaitek eginda daukala baidakigu, irarkolara nok eroango begira.
Bigarren salla da au, ta 120 esaera baditu, Naparroa'n bilduak.
Idaztiño onen mamiña benetan gozo, bigun eta guria da.
Lauerleko baten saltzen da.
Azal obiagaz 2'50 eta 6'50 lauerleko.
Umiai emoteko berebizikoa.
Aurtengo Ilbeltza-Epallakoak gai onexek dakaz:
Arpidea: Eusko-Ikaskuntzako bazkidientzat 6 lauerleko urtian. Besteentzat 10 lauerleko.
Oso da irakurgarria.
Mungia'n Orue'tar Luis. Gamiz'ko osagillea, Ganboa'tar Bedita'ren suña. Biak geure bazkideak.
Begoña-Uribarri'n Bernaola eta Bilbao'tar Jose Martin, gure bazkide Arza'tar Antonio'ren aitagiñarreba.
Mendexan Goikoetxea'tar Laurentze, gure bazkide ta bertako txaunburu Fillol'tar Benkamiñ'en ama.
Lekeitio'n Solano eta Gil Delgado'tar Maria Brijida, gure baikide Solano Karlos'en 16 urteko alabia.
Zornotza'n Iza eta Aldai'tar Prantzisko, gure bazkide Iza'tar Bernardo yaunaren anaya.
Euron senideai atsakahian lagun gayakez eta ildakoen alde otoi bana bazkide gustioi eskatzen deutzuegu.
G.B.